Plan ezin hobea proposatu nahi dizugu asteburu honetarako, familia zein lagunekin disfrutatzeko. Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastola antolatuta aurtengo Ibilaldia ospatuko da. Euskararen aldeko jaialdiaren ibilbidea ia 5 kilometro izango du eta Santurtziko herriaz gozatzeko aukera emango du, Serantes mendiaren magaleraino iritsiz.

Bigarren urtez jarraian IMQ-tik parte hartu nahi dugu euskararen aldeko ekitaldi honetan. Oraingoan portuan izango dugu gure gunea (3.gunean) goiz guztian zehar. Aurten zozketa berezi bat prestatu dugu gure partehartzea ospatzea. Hauexek dira partehartzeko baldintzak:

  1. Atera argazki dibertigarri bat gure gunean kokaturiko photocallean.
  2. Igo Instagramera #imqibilaldian hashtagarekin.
  3. Jarraitu Instagramen @imqgaztea.

Irabazlearen izena ekainaren 1ean jakinaraziko da @imqgaztea Instagrameko profilean. Hemen dituzu zozketaren oinarri-legalak.

Gainera hozteko-poltsak eta puxikak ere oparituko ditugu.

Aurtengo ibilaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen.

Zatoz gurekin batera euskeraren alde bultzatzera!

 

 

 

 

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here